DATUEN BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA
ARDURADUNAVALORACIONES MEDITERRÁNEO S.A. IFK A03319530
HELBURUA
  • Gurekiko duzun harremana kudeatzea, eta gure zerbitzuak eta produktuak eskaintzea.  
  • Informazioaren bidalketa eta merkatua aztertzea.
  • Iruzurra hautematea, prebenitzea eta haren aurka borroka egitea.  
  • Indarrean dagoen legedia aplikatzen dela bermatzea.
LEGITIMAZIOAInteresdunaren baimena eta kontratua gauzatzea
HARTZAILEAKDatuen tratamenduaren arduradunak eta azpiarduradunak. Hirugarrenei lagatzea, legearen aginduz.
ESKUBIDEAKDatuak eskuratzea, zuzentzea eta ezabatzea, eta beste eskubide batzuk, informazioaren bigarren geruzan zehazten den moduan.

 

VALORACIONES MEDITERRANEO SA-k (aurrerantzean, VALMESA) honakoen arabera egokitu du bere pribatutasun Politika: 2016ko apirilaren 27ko EUROPAKO PARLAMENTUAREN ETA KONTSEILUAREN 2016/679 Datuen babeserako erregelamendu orokorra (EB) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko 2018ko abenduaren 5eko 3/2018 Legea. Hala, konpromisoa hartu du zure informazio pertsonala babestuta egongo dela eta behar ez den moduan ez dela erabiliko bermatzeko.

VALMESA oso konprometituta dago legea betetzearekin, eta, bereziki, eskubide pertsonalak babestearekin. Hori dela eta, zure datu pertsonalak prozesatzeko dugun moduaz informazio gardenagoa eta argiagoa izan dezazun, dokumentu honetan honakoak azalduko dizkizugu: zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna nor den, zure informazio pertsonala zer helbururekin tratatuko dugun, zer oinari legal izango dugun kontuan tratamendurako, zure datu pertsonalak zenbat denboraz gordeko ditugun, zure informazio pertsonala nori komunika diezaiokegun, nola jasotzen dugun, zergatik jasotzen dugun, nola erabiltzen dugun, zer eskubide dituzun eta zure pribatutasuna babesteko ezarri ditugun prozesuak.

Zure informazio pertsonala ematean eta gure webguneak erabiltzean, datu pertsonalen gaineko informazioarekin lotutako baldintzak irakurri eta ulertu dituzula ulertzen dugu. Datuak babesteari buruz Estatuan eta Europan indarrean dauden legediak betetzeko ardura gure gain hartzen dugu VALMESAn, eta zure datuak legez, leialtasunez eta gardentasunez erabiltzeko helburua dugu.

Nork du zure datu pertsonalen tratamenduaren ardura?

DBEO Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren arabera, bakarrik edo beste batzuekin batera tratamenduaren helburuak eta bitartekoak zehazten dituen pertsona fisikoa edo juridikoa da TRATAMENDUAREN ARDURADUNA.

Gure kasuan, VALMESA, IFK A03319530 duena, egoitza Benidormeko (03502) Barrina Norte urbanizazioko 36 zenbakiko Valmesa eraikinean duena, eta Alacanteko Merkataritza Erregistroan inskribatuta dagoena 962. liburukian, 420. liburuan, 3. sekzioan, 88. folioan, 9528. orrian. Espainiako Bankuak homologatua, eta 1998ko urriaren 31n Tasazio Sozietate gisa inskribatua 4350 zenbakiarekin.

Nola eskuratzen ditugu zure datu pertsonalak?

Gure webguneko formularioak betetzean zuzenean eman dizkiguzun datu pertsonalak tratatzen ditugu VALMESAn, zehazki, atal hauetan emandakoak: “Harremanetarako”, “Nire etxebizitzak zenbat balio duen jakin nahi dut”, “Lursail batek zenbat balio duen jakin nahi dut”,“Bitxi bat baloratu nahi dut”,“Makineria baloratu nahi dut”, “Nire hotelak zenbat balio duen jakin nahi dut”, “Nire itsasontziak zenbat balio duen jakin nahi dut”, “Nire ibilgailuak zenbat balio duen jakin nahi dut”, “Antigoaleko gauza bat edo artelan bat baloratu nahi dut”, “Nire enpresak zenbat balio duen jakin nahi dut”, “Energia-ziurtagiri bat behar dut” eta “Abioneta batek zenbat balio duen jakin nahi dut”.

Adingabeak babesteak lehentasuna du VALMESArentzat. Horregatik, jakinarazten dugu webgune hau eta bertan VALMESAk bere erabiltzaileei eskaintzen dizkien aplikazioak eta produktuak ez daudela adingabeei zuzenduta.

Adingabea bazara, mesedez, ez saiatu gure webgunean, aplikazioetan edo produktuetan erabiltzaile gisa erregistratzen. Nahi gabe adingabe baten informazio pertsonala eskuratu dugula jabetzen bagara, ahal bezain laster ezabatuko dugu informazio hori.

Zer helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Zure eskaerak kudeatu ahal izateko eta zure zaletasun eta interesetara ongien egokitzen diren zerbitzuak eta produktuak eskaini ahal izateko biltzen ditu zure datu pertsonalak VALMESAk.

Une bakoitzean erabili nahi dituzun zerbitzu, produktu edo eskaeren arabera, datu pertsonal batzuk edo beste batzuk bilduko dira. Zehazki:

  • Datu identifikatzaileak, adibidez, izena, abizenak, harremanetarako datuak, identifikazio fiskaleko zenbakia, jaiotze-data eta lekua, nazionalitatea, adina.
  • Datu ekonomikoak, tales como, cuentas bancarias, hala nola bankuko kontuak, kreditu-txartelaren zenbakia, segurtasun-zenbakia.
  • Geolokalizaziorako, nabigaziorako eta konexiorako datuak, adibidez, telefonoaren bidez konektatzen bazara.

Zehazki, VALMESAk honako helburuetarako jasotzen ditu zure datu pertsonalak:

  • Webguneko arretarako edo komunikaziorako kanalen bidez egindako kontsultei, galderei edo eskaerei jaramon egitea eta zurekin harremanetan jartzea, horiei erantzuteko.
  • Gurekin egindako kontratuaren betetzea, garapena eta exekuzioa kudeatzeko.
  • Marketineko helburuetarako, hala nola gure newsletterra bidaltzeko, edo sustapenak, lehiaketak eta zozketak egiteko.
  • Analisiak eta estatistikak egiteko helburuz azterketak egiteko, erabiltzaileek gure webgunean nola jokatzen duten hobeto ezagutzeko eta, hala, zerbitzu hobea eskaini ahal izateko.
  • Fakturazioa kudeatzeko, kontabilitaterako.
  • Indarrean dagoen legedia betetzeko.

Zein da zure datu pertsonalak tratatzeko legitimazioa?

Kasu batzuetan beharrezkoa izan daiteke zure datu pertsonalak tratatzea legeak ezarritako betebehar batzuk bete ahal izateko eta VALMESAk zurekin izan dezakeen harreman komertzial oro kudeatzeko.

Hortaz, zure baimena da zure datu pertsonalak tratatu ahal izateko oinarri legala, eta, horregatik, webguneak eskaintzen dituen zerbitzuez eta produktuez gozatu ahal izateko pribatutasun-politika onartu beharko duzu.

Datu pertsonalak gordetzea

Zure datuak jasotzeko helburuarekin lotuta, ahalik eta zerbitzurik onena eman ahal izateko behar adinako denbora-tartean gordeko ditu VALMESAk ZURE datu pertsonalak, ez luzaroago.

Dena den, datuak dagozkion betebehar legalak betetzeko behar adinako denbora-tartean gordetzeko eta mantentzeko eskubidea izango du VALMESAk, behar bezala blokeatuta, eta aplikagarriak diren gaietan eskumena duten Autoritateei datuak emateko eskubidea ere izango du.

Non gordetzen ditugu zure datuak?

Zuri buruz biltzen ditugun datuak Europako Esparru Ekonomikoaren («EEE» barruan gordetzen dira, baina EEEz kanpoko herrialde batera ere bidal daitezke han tratatzeko. Zure datu pertsonalen transferentzia oro aplikagarriak diren legeak betez egingo da. EEEz kanpora datuen transferentziak egiteko, Kontseilu Europarrak eta EB-AEB Pribatutasunaren Ezkutuak ezarritako datuak babesteko Kontratu Klausula Ereduak erabiliko ditu VALMESAk, Kontseilu Europarraren egokitzapen-erabakirik ez duten herrialdeetara egindako transferentzien berme gisa.

Nori komunikatuko dizkiogu zure datuak?

VALMESAk ez dizkio zure datu pertsonalak gure enpresaz kanpoko hirugarrenei saltzen, alokatzen, lagatzen eta partekatzen. Zure konfiantza irabazi eta mantendu nahi dugu, eta uste dugu hau guztiz oinarrizkoa dela helburu horretarako.

Dena den, gure zerbitzuak eskaini ahal izateko beste profesional batzuekin kolaboratu beharra daukagu, besteren artean:

  • Hosting zerbitzuen hornitzaileak.
  • Finantza-erakundeak.
  • Iruzurra hautemateko eta prebenitzeko erakundeak.
  • Marketin eta publizitate hornitzaileak.

Beharrezko segurtasun-parametroak eta indarrean dagoen legedia betez lagako dira zure datuak, kasu guztietan.

VALMESAri eman dizkiozun datu pertsonalak ez zaizkie hirugarrenei lagako aurrez deskribatutako kasu horietan izan ezean, eta arauren batek behartzen gaituenean salbu.

Komunikazio komertzialak

VALMESAk, bere sustapen-jardueraren baitan, berrien buletinak edo markarekin lotutako informazio komertziala jasotzeko erregistratzeko edo izena emateko baliabideak eman diezazkizuke. Baliabide horiek bidaltzeko, zure berariazko baimena beharko da beti.

Baimena emanez gero, zure zaletasunekin, lehentasunekin eta interesekin lotutako produktuen edo zerbitzuen gaineko informazioa bidaliko dizu VALMESAk. Gainera, berariaz baimena eman baduzu, lehiaketekin edo zozketekin lotutako informazioa jaso dezakezu, baita zugandik gertu antolatutako ekitaldien edo ekintza korporatiboen gaineko informazioa ere.

Nolanahi ere, edozein unetan bota dezakezu atzera komunikazio komertzialak jasotzeko baimena, bai komunikazio bakoitzean gaitutako estekaren bidez, bai baimena atzera botatzeko zure nahia email honen bidez jakinaraziz: atencion.cliente@valmesa.es.

Konfidentzialtasuna eta tratamenduaren segurtasuna

VALMESArentzat zure datu pertsonalak oso garrantzitsuak dira. Hori dela eta, beti konfidentzialtasunez eta diskrezioz tratatzeko konpromisoa hartzen du, eta datuen segurtasuna bermatzeko arrazoizkotzat eta beharrezkotzat jotzen dituen neurri teknikoak eta antolaketako neurriak ezartzeko konpromisoa ere hartzen du.

VALMESAk zure datu pertsonalen segurtasunaren gaineko ardura du, eta, horregatik, eskura dituen bitarteko guztiak erabili dituela bermatzen du erabiltzaileek emandako datuak galtzea, gaizki erabiltzea, aldatzea, haietara baimenik gabe sartzea eta lapurtzea galarazteko.

Sare sozialak

Gaur egun, interneteko erabiltzaile askoren egunerokoaren parte dira sare sozialak. Hori dela eta, VALMESAk markaren hainbat profil sortu ditu sare sozialetan, zehazki, hauetan: FACEBOOK, TWITTER eta LINKEDIN.

VALMESAk sare sozial ezberdinetan dituen profil horietara batzeko aukera dute erabiltzaileek. Dena den, kontuan izan behar da zuen datuak ekintza batzuetarako eskatzen ditugunean salbu, adibidez, marketineko edo sustapeneko ekintzetarako eta lehiaketetarako, zure datuak sare sozialarenak direla. Hortaz, sare sozial horietako pribatutasun-politikak eta erabilera-baldintzak arretaz irakurtzeko gomendatzen die VALMESAk erabiltzaileei.

Zer eskubide dituzu datu pertsonalei dagokienez?

VALMESAk zure datu pertsonalak tratatzearen ondorio gisa, indarrean dagoen legediak eskubide batzuk ematen dizkizu. Jarraian, eskubide bakoitzaren azalpen laburra eskaintzen dizu VALMESAk, eskubide horiek erabiltzea errazteko:

  • Sarbiderako eskubidea:

Eskubidea duzu VALMESAn zuri buruzko datu pertsonalik tratatzen ari garen ala ez jakiteko. Era berean, VALMESArekin harremanetan jar zaitezke, datu horiek emailez bidal diezazkizun.

  • Zuzentzeko eskubidea:

Zure datu pertsonalak zuzendu edo osa ditzaten eskatzeko eskubidea duzu, zuzenak ez direnean edo osatuta ez daudenean. Gure WEBGUNEAn erregistratuta bazaude, zuk zeuk zuzen ditzakezu zuzenean, profila aldatuta.

  • Ezabatzeko/ahazteko eskubidea:

VALMESAk tratatzen duen zure edozein datu pertsonal ezabatzeko eskubidea duzu, luzapen bidegaberik gabe, datuak bildutako helburuetarako dagoeneko beharrezkoak ez direnean, beste arrazoi batzuen artean.

  • Mugatzeko eskubidea:

Datu pertsonalen tratamendua mugatzeko eskatzeko eskubidea duzu. Kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo erreklamazioen aurrean babesteko bakarrik gordeko ditugu.

  • Eramateko eskubidea:

Datu pertsonalak ohiko erabilerako eta irakurketa mekanikoko formatu estandar batean jaso eta beste arduradun bati bidaltzeko eskubidea duzu, tratamenduaren oinarrian baimena edo kontratu bat badago, eta bitarteko automatizatuen bidez egiten bada.

  • Aurka egiteko eskubidea:

Zure datu pertsonalak tratatzearen aurka egiteko eskubidea duzu, datu horiek ezein helburutarako tratatzen ditugularik ere, eta aplikagarria den pribatutasun-politikaren arabera.

  • Erreklamazio bat egiteko eskubidea:

Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren aurrean erreklamazio bat aurkezteko eskubidea duzu.

Aurrez azaldutako edozein eskubide erabiltzeko honako kanal hauetakoren baten bidez jar zaitezke harremanetan VALMESArekin:

  • Postaz, NANaren, pasaportearen edo beste edozein identifikazio-dokumenturen kopia eta eskaeraren zehaztapenak atxikita, helbide honetara: Barrina Norte urbanizazioa 36, Valmesa eraikina, Benidorm 03502
  • atencion.cliente@valmesa.es helbidera posta elektronikoa bidalita, honako informazioarekin: interesdunaren izen-abizenak, jakinarazpenak bidaltzeko helbidea, Nortasun Agiri Nazionalaren, pasaportearen edo beste edozein identifikazio-dokumenturen kopia, eta eskaeraren zehaztapenak.