Informazio-gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuen gaineko 2002ko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. Artikuluak jasotzen duen informazio orokorra emateko betebeharra betez, honako identifikazio-datuak jartzen ditugu zuen eskura.

1. WEBGUNEAREN TITULARRA NOR DEN.

Webgune hau VALORACIONES MEDITERRANEO SA (aurrerantzean, VALMESA) enpresaren jabetzakoa da, IFK zenbakia A 03319530 duena, egoitza soziala Barrina Norte urbanizazioko 36 zenbakiko Valmesa eraikinean duena (Benidorm 03502) eta Alacanteko Merkataritza Erregistroan inskribatuta dagoena 962. liburukian, 420. liburuan, 3. sekzioan, 88. folioan, 9528. orrian. Espainiako Bankuak homologatua, eta 1998ko urriaren 31n Tasazio Sozietate gisa inskribatua 4350 zenbakiarekin. Enpresarekin harremanetan jar zaitezke atencion.cliente@valmesa.es posta elektronikora idatzita edo 900.420.200 telefonora deituta.

2. WEBGUNEAREN XEDEA.

VALMESAk webgunera sartzen diren pertsonen eskura jartzen ditu www.valmesa.com webgunea erabiltzeko baldintza orokor hauek, produktu eta zerbitzu propioen gaineko informazioa emateko eta haietarako sarbidea errazteko helburuz.

VALMESArekin harremanetan jartzeko goian adierazitako helbidea erabil dezakezu, baita atencion.cliente@valmesa.es helbide elektronikoa edo 900.420.200 telefonoa ere.

3. ERABILTZAILEAREN ONARPENA.

Webgunea erabiltzen duen pertsona oro erabiltzailea (aurrerantzean, Erabiltzailea) da, eta horrek esan nahi du ERABILTZAILEAk gutiz eta salbuespenik gabe onartzen dituela webgunera sartzeko unean webgunean argitaratuta dagoen “Lege Oharrean” txertatuta dauden xedapen guztiak.

Hortaz, “Lege Ohar” hau aldatu egin daitekeenez, webgunea erabiltzen duen bakoitzean arretaz irakurri beharko du ERABILTZAILEAk.

4. PRIBATUTASUN POLITIKA ETA DATUEN BABESA..

VALMESAk egiten duen datuen tratamenduari buruzko informazio guztia eskura dezake Erabiltzaileak gure Pribatutasun Politikara sartuta, hemen klik eginez.

5. JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA.

Jabetza Intelektualaren Legearen 17. artikulutik 21. artikulura ezarritakoaren arabera, berariaz debekatuta dago orrialdeko edukietatik eratorritako lanak kopiatzea, erreproduzitzea, banatzea, aldatzea, eraldatzea, publikoki komunikatzea, deskargatzea, sortzea edo antzeko beste edozein jarduera, lan horien jabeak aurretiazko baimena ematen duenean edo legez baimenduta dagoenean salbu.

Erabiltzaileak badaki eta onartzen du jabetza intelektualaren gainean indarrean dagoen araudiak babesten dituela webgunea eta bertako edukiak, hala nola iturburu-kodea, ilustrazioak, diseinuak, ikonoak, grafikoak, argazkiak, irudiak eta webguneko beste edozein elementu, modu zehatzean baina ez mugatuan.

Webgunera sartzean Erabiltzaileek ez dituzte bertako jabetza intelektualeko eskubideak eskuratzen.

Erabat debekatuta dago jabetza industriala eta intelektuala duten elementuak helburu komertzialekin erabiltzea, baita elementu horiek banatzea, eraldatzea, aldatzea edo elkarrengandik bereiztea ere.

Aipatutako eskubideren bat urratzeak xedapen hauek haustea ekar dezake, eta zigorra duen delitua ere izan daiteke, Zigor Kodeko 270. artikuluaren eta hurrengoen arabera.

6. WEBGUNEAREN ERABILERA ETA ARDURA.

Webgunea eta bertako zerbitzuak zein edukiak erabiltzean, webguneko erabilera-baldintzetan ezarritakoa betetzeko konpromisoa hartzen du Erabiltzaileak, indarrean dagoen legedia, fede onaren printzipioak, orokorrean onartutako erabilerak eta ordena publikoa errespetatuz.

Webgunera sartzea eta bertako zerbitzuak zein edukiak erabiltzea egiten duenaren ardura izango da, ez beste inorena. Erabiltzaileren batek Lege Ohar hau bete ezean, Erabiltzaile horri webgunera sartzea galarazteko eskubidea izango du VALMESAk edozein unetan eta aurrez abisatu gabe.

Guztiz debekatuta dago webgunea legez kontrako helburuetarako erabiltzea, baita VALMESAren interesak kalte ditzaketen edo webgunearen funtzionamendu normala eragotz dezaketen helburu kaltegarrietarako erabiltzea ere.

7. BERMEAK ETA ARDURAK BAZTERTZEA.

VALMESA ez da Webgune honen egiazkotasunaren, zehaztasunaren eta kalitatearen arduraduna, ezta bertako zerbitzuen, informazioaren eta materialen arduraduna ere. Zerbitzu, informazio eta material horiek “bere horretan” aurkezten dira eta inolako bermerik gabe eskura daitezke.

Jarraian azaldutako kasuetatik erator litezkeen kalte-galeren aurrean VALMESAk ez du inola ere bermerik ematen, eta ez du kalte-galera horien ardurarik:

  • Webgunea edo bertako zerbitzuak zein edukiak eskuragarri ez egotea, ez mantentzea eta ez funtzionatzea.
  • Legez kanpoko erabilera, erabilera arduragabea edo lege-ohar honen aurkako erabilera;
  • Edukietan birusak, programa gaiztoak edo kaltegarriak egotea;
  • Webgune hau legearen kontra edo behar ez den moduan erabiltzeak ekar litzakeen kalteak.

8. KANPOKO LOTURAK EDO ESTEKAK.

https://www.valmesa.com/es/ helbidetik kanpo kokatuta dauden hirugarrenen webguneetarako eta edukietarako “linkak” edo estekak izan ditzake webgune honek.

Esteka horiek VALMESArenak ez direnez, VALMESAk ez du bere gain hartuko estekatutako webgune horietako edukien eta webgune horiek datu pertsonalak babesteko duten politikaren gaineko ardurarik.

Webgune horietako pribatutasun-politika eta lege-oharra arretaz irakurtzeko gomendatzen dio VALMESAk Erabiltzaileari.

9. LEGEDIA APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA.

Lege Ohar honetan jasotako zehaztapen eta baldintzak interpretatzeko orduan arazorik edo gatazkarik sortuz gero, edo webgune honek eskaintzen dituen zerbitzu eta produktuekin lotutako beste edozein arazo sortuz gero, Espainiako legedia aplikatuko dela adosten dute VALMESAk eta Erabiltzaileak, eta Alacanteko Epaitegi eta Auzitegiei men egingo dietela.