VALORACIONES MEDITERRÁNEO SA-REN IDENTIFIKAZIO DATUAK

  • Izen soziala; VALORACIONES MEDITERRÁNEO SA
  • IKA A-03319530.
  • Erregistroko datuak; Alacanteko Merkataritza Erregistroan inskribatuta, 962. liburukian, 420. liburuan, 3. sekzioan, 88. folioan, 9528. orrian.
  • Espainiako Bankuaren Tasazio Sozietateen Erregistroko Inskripzioaren datuak; 4350 zenbakiarekin inskribatuta, 1998ko urriaren 31n.
  • Helbidea; Barrina Norte urbanizazioa, Valmesa eraikina, 03502, Benidorm, Alacante.
  • Harremanetarako; atención.cliente@valmesa.com edo 900.420.200 telefonoa

www.valmesa.com webgunearen bidez eskainitako online Tasazio Zerbitzua kontratatzeko, dokumentu honetan jasotako Kontrataziorako Baldintza Orokorrak onartu behar dira. Bitarteko elektronikoen bidez kontratua formalizatu aurretik baldintza horiek irakurri dituela onartu behar du Bezeroak.

Valoraciones Mediterráneo SA enpresak (aurrerantzean, «VALMESA») edozein unetan eta egoki irizten dionean eguneratu eta/edo alda ditzake kontrataziorako Baldintza hauek. Dena den, baldintzak aldatzeak eta/edo eguneratzeak bezeroarekiko kontratu-harremanean aldaketak eragin baditzake, kontratua formalizatu zen unean indarrean zeuden baldintzak mantenduko ditu VALMESAk.

Hori dela eta, zerbitzua kontratatu aurretik Kontrataziorako Baldintzak irakurtzea gomendatzen diogu BEZEROAri.

 

HELBURUA.

VALMESAren eta BEZEROAren arteko harremana arautzea da Kontrataziorako Baldintza Orokorren kontratu honen helburua; kontratazio-prozesuan “ORDAINDU” aukera onartzean, bezeroak kontratu hau onartzen du. BEZEROAk onartu aurretik, testu legalak jarriko dira haren eskura, hau da, Salmentarako Baldintza Orokorrak, Lege Oharra, Pribatutasun Politika eta Cookieen Politika.

 

BEZEROAREN DEFINIZIOA.

Aplikagarria den legediaren arabera kontratatzeko gaitasun legala duten pertsona fisikoak edo juridikoak dira BEZEROAk, hartarako argitaratutako formularioen bidez webgunean alta ematen dutenak eta zerbitzu bat eskatzen dutenak.

Webgunearen bidez zerbitzuak kontratatzeko eta datu pertsonalak emateko, adinez nagusia izan behar du bezeroak –Espainiako legediaren arabera– eta webgunean eskaintzen diren zerbitzuak bere kabuz kontratatzeko behar den gaitasun legala izan behar du.

Amaierako hartzaile edo erabiltzaile gisa eskaintzen zaizkio zerbitzuak bezeroari; hortaz, guztiz debekatuta dago zerbitzua komertzializatzea edo birsaltzea, baita VALMESAren berariazko baimenik gabe kontratua lagatzea ere.

 

ZERBITZUEN DEFINIZIOA.

Tasazio-txosten bat oso-osorik webgunearen bidez egitea kontratatzeko aukera eskaintzen die VALMESAK haren bezeroei, eta, horretarako, kontratazioa, ordainketa eta txostenaren entrega kudeatzean ditu, zerbitzu hauei dagokienez (beste batzuen artean):

  • HIGIEZINEN, ORUBEEN, LURSAILEN ETA LANDA FINKEN TASAZIOA
  • USTIATEGI EKONOMIKOEN BALORAZIOA: HOTELAK, FARMAZIAK, GASOLINDEGIAK, ETAB.
  • ENPRESEN BALORAZIOA.
  • ITSASONTZIEN BALORAZIOA
  • IBILGAILUEN ETA BESTE ONDASUN HIGIGARRI BATZUEN BALORAZIOA.
  • BITXIEN TASAZIOA. ARTELANEN EDO ANTIGOALEKO GAUZEN BALORAZIOA.
  • MAKINERIAREN BALORAZIOA.
  • ERAGINKORTASUN ENERGETIKOAREN ZIURTAGIRIAK

Espainian, Afrikan, Europan, Latinoamerikan eta AEBn dauden ondasun higigarrientzat eta higiezinentzat eskaintzen dira aurrez deskribatutako zerbitzu guztiak.

 

• Higiezinen tasazioa.

Higiezinak tasatzeko garaian, ondasun higiezinen balorazioaren gainean une bakoitzean indarrean dauden arauak eta finantza-helburu batzuetarako eskubide jakinak betetzen ditu VALMESAk; egun, martxoaren 27ko ECO/805/2003 Agindua eta legedi osagarria.

Txostenak egiteko, bisita egingo zaio higiezinari haren ezaugarriak egiaztatzeko. Gainera, higiezinak araudiak jasotako aurreikuspenak betetzen dituen eta erregistroan eta katastroan inskribatuta dagoen egiaztatuko da; babes publikoko erregimenen batetik edo udal mailako, erkidegoko mailako edo maila orokorreko araudiren batetik eratorritako beste murrizketarik dagoen ere egiaztatuko da.

Era berean, kontuan izango dira okupazio egoera eta higiezina zergapetzen duten eskubide errealak; guzti hori, higiezinaren ikuskapenean teknikariak egiazta baditzake, Jabetzaren Erregistroan inskribatuta badaude edo bezeroak jakinarazi baditu.

Egindako tasazioan ez dira kontuan hartuko higiezina zergapetzen duten kargak, hala nola hipotekak, bahimenduak, afekzio fiskalak, etab.

Txostenek honakoak jasoko dituzte:

 Tasazio Txostena, Azterketaren helburua eta irismena azalduko dira bertan; baloratu beharreko higiezina eta hura osatzen duten unitateak deskribatu eta aztertuko dira, baloraziorako erabilitako metodokoak azalduko dira, ondorioak arrazoituko dira eta azaldutako balioaren baldintzatzaileak azaldu. Amaitzeko, baliozko ondorioak osatzeko egokitzat jotzen den informazio osagarria gehituko da eranskinen bidez. 

• Tasazioaren Egiaztagiria, Bertan, aurreko txostenaren laburpena egingo da eta baloratutako higiezina identifikatuko da. Egindako lanen eta egiaztapenen izaera eta hedadura deskribatuko dira, teknikariak erabilitako balorazio-irizpideak eta kalkulurako metodoak azalduko dira, eta baliozko ondorioak aurkeztuko dira. 

Tasazioa egin ahal izateko beharrezkoak diren higiezinaren gaineko dokumentuak ezin izan badira eskuratu, edo balorazioa egiteko esanguratsuak diren datu batzuk ezin izan badira egiaztatu, horrek txostena baldintza dezake edo txostenean gertakari hori jakinaraz daiteke, ECO 805/2003 Aginduaren 10. eta 11. artikuluetan jasotakoarekin bat.

• Balorazioa egiteko beharrezko dokumentuak..

  • Jabetzako Eskritura edo Jabetzaren Erregistroko Ohar Soila.
  • Higiezinaren katastroko erreferentzia.
  • Higiezinaren planoa (ez da derrigorrezkoa).

• Energia Ziurtagiriak.

Eraikinen eraginkortasun energetikoa ziurtatzeko oinarrizko prozedura onartzen duen 2013ko apirilaren 5eko 235/2013 Errege Dekretuak jasotzen du eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria lortzeko jarraitu beharreko prozedura.

Dekretuaren 2. artikuluan haren aplikazio-eremuak zehazten dira, hala nola eraikin berriak, alokairuan edo salmentan dauden higiezinak, eta autoritate publikoren batek okupatutako eraikinak edo eraikinen zatiak, herritarrek erabiltzen dituztenak.

Proiektuak erredaktatzeko edo obrak zuzentzeko eta eraikuntza-obren exekuzioa zuzentzeko edo eraikinen instalazio termikoen proiektuak egiteko gaitasuna ematen dieten titulazio akademiko edo profesionalen bat duten teknikariek emandako dokumentu bat da eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria.  

• Orubeen, lursailen eta landa-finken tasazioa; Hotelen, farmazien eta beste ustiategi ekonomiko batzuen balorazioa; Enpresen balorazioa; Itsasontzien balorazioa; Bitxien tasazioa; Artelanen edo antigoaleko gauzen balorazioa; Ibilgailuen edo beste ondasun higigarri batzuen balorazioa eta Makineriaren balorazioa.

Atal honetan deskribatutako ondasun higigarrien eta higiezinen tasazioa eta balorazioa egin ahal izateko, kasu zehatz bakoitzaren arabera, dokumentu batzuk edo besteak eskatuko dizkio VALMESAk Bezeroari; hori dela eta, behin zerbitzua kontratatuta, eta enkarguaren berezitasunen arabera, tasazioa edo balorazioa egiteko zer dokumentu behar diren jakinaraziko zaio bezeroari.

 

ZERBITZUA EMATEKO PROZESUA..

• Enkargua nola egin..

Bezeroak webgunean jarritako formularioetako bat –kontratatu nahi duen tasazio-/balorazio-zerbitzuaren arabera– betetzean hasiko da zerbitzua hasteko eskaera, eta ondoren pauso hauek jarraitu beharko ditu bezeroak:

1º.- BEZEROA ez badago webgunean erregistratuta, une horretan erregistratu beharko du. Erregistratuta badago, abizena eta pasahitza sartu beharko ditu, eta berriz ere erosketa-formulariora itzuliko da.

2º.- Jarraian, ordainketa egiteko modua aukeratu beharko du Bezeroak, eta Pribatutasun Politika onartu.

3º.- Aurreko guztia egindakoan, egin klik “ORDAINDU” aukeran.

4º.- BEZEROAk ordainketa egin beharko du. Ordainketa baimendutakoan BEZEROAk erosketaren baieztapena ikusiko du eta, automatikoki, email bat bidaliko diogu emandako posta elektronikoko helbidera; mezu horretan informazio bera bidaliko diogu, eta behar duenean berreskuratu ahal izango du.

5º.- Une horretan BEZEROA erregistratuta geratuko da, eta VALMESA enkargua izapidetzen hasiko da.

 

• VALMESAren eskubidea zerbitzua emateari uko egiteko edo bertan behera uzteko

VALMESA Posible da VALMESAk dagoeneko baieztatutako eskaera bati uko egitea, eskaera bertan behera uztea edo ez onartzea, jarraian azaldutako balizko egoeratan. Hori gertatuz gero, bezeroari jakinaraziko zaio posta elektronikoz edozein ekintza egin aurretik, intzidentzia konpontzen saiatzeko eta egindako ordainketa oro itzultzeko:

  • Ordainketarako informazioa ez da zuena edo ezin da egiaztatu;
  • Posible da eskaera iruzur egiteko helburuz egin izana, edo delituren batekin edo legez kanpoko beste jardueraren batekin zerikusia izatea.
  • Ecommercean nahi gabeko akats bat gertatu da, adibidez, ordainketa-akats bat, etab.
  • Bezeroa adin txikikoa (18 urte baino gutxiago) dela adierazten duten arrazoiak daude.
  • Ezin izan zen eskaria zuk adierazitako helbidean entregatu.

 

TASAZIO TXOSTENA ENTREGATZEA.

Zerbitzua kontratatzean Bezeroak aukeratutako beharren eta ondasun moten arabera, tasazio-txostenen entrega-epeak ezberdinak izango dira. Etxebizitzen kasuan, presazkoa aukera hautatuz gero, txostenaren entrega-epea 4 egunekoa izango da, Valmesako teknikariak bisita egiten duenetik eta lana egiteko beharrezkoak diren dokumentu guztiak eskuratzen direnetik kontatzen hasita. Bezeroak adierazten badu tasazio-eskaera ez dela presazkoa, entrega-epea 7 egunekoa izango da, bisita egiten denetik eta Valmesak dokumentu guztiak eskuratzen dituenetik kontatzen hasita.

Dena den, deskribatutako entrega-epeak aldatu egin daitezke enkarguaren zirkunstantziek edo kanpoko beste zirkunstantzia batzuek hala eskatzen dutenean. Kasu horietan ahal bezain laster jakinaraziko zaio Bezeroari eta aurreikusitako entrega-epearen berri emango zaio.

 

ORDAINTZEKO MODUA.

Honako ordaintzeko moduetako edozein aukera dezakezu;

  • Kreditu-txartelaren edo zordunketa-txartelaren bidez; ordainketa-modu honekin zure txartelaren zenbakia, iraungitze-data eta CCVa eman beharko dituzu, datu horiek enkriptatu egingo dira eta bankuaren salmenta-puntuko terminalera bidaliko dira.
  • PayPal sistemaren bidez; bezeroak sistema hori erabili ahal izateko, PayPal kontu bat izan behar du (informazio gehiago www.paypal.es webgunean).

 

TASAZIO TXOSTENAREN IRISMENA ETA MUGAK.

Igorritako tasazio-txostenek ez dute auditoretza edo «Due Diligence» («Beharrezko Eginbidea») prozesu tekniko, fiskal, legal edo urbanistiko baten irismenik. Ondorioz, txostenak egiteko gauzatzen diren egiaztapen batzuek irismen mugatua dutela ohartarazten da.

 

ERANTZUKIZUNA.

Enkargua egin duen Bezeroa ez den hirugarren batek tasazio-txostena erabiltzen badu, VALMESAk ez du inolako erantzukizunik hartuko.

Tasazioak bezeroak bakarrik erabil ditzake, eta eskatu zituen helbururako baino ez. Tasazio-txostena txostenean jasota ez dagoen helbururen baterako erabiltzen bada, eta ondorioz kalteren bat sortzen bada, VALMESA ez da erantzule egingo bezeroaren aurrean.

atalean zehazten den moduan, tasazio-txosten baten Irismena mugatua da, eta irismen horrek zehazten ditu Valmesak bere gain hartzen duen arduraren mugak.

 

FAKTURA.

1992ko abenduaren 28ko 37/1992 Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Legearen 164.1. artikuluko 3. ataleko 2. puntuan jasotakoarekin bat, Bezeroak baimena ematen dio Valmesak haren izenean dagokion faktura igortzeko formatu elektronikoan; era berean, baimena ematen dio faktura Valmesarekin kontratua formalizatzeko momentuan emandako posta elektronikoko helbidera bidaltzeko.

Bezeroak edozein momentutan atzera bota dezake fakturak euskarri elektronikoan jasotzeko emandako berariazko baimena. Horretarako, honako helbidera bidali beharko du posta elektronikoa: atención.cliente@valmesa.com. Zerbitzua kontratatu zuen unean emandako nortasun-datuak jarri beharko ditu mezuan, zerbitzua kontratatzeko erabilitako datuak ere adieraziko ditu, eta faktura paperean jaso nahi duela esan beharko du.

Bezeroak intzidentziaren bat jakinarazi, iruzkinen bat egin edo erreklamazioren bat egin nahi badu, posta elektroniko bat bidal dezake helbide honetara: atención.cliente@valmesa.com.

 

INDARRALDIA ETA IRAUPENA

Bezeroak kontratua onartzen duenean eta zerbitzua ordaintzen duenean sartuko da indarrean kontratua, eta une horretatik aurrera izango du eragina. Kontratuak iraupen mugatua izango du; Bezeroak kontratatutako zerbitzuaren emaitza jasotakoan amaituko da kontratua.

 

ATZERA EGITEA.

Kontratua sinatzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita 14 eguneko epean atzera egin dezake BEZEROAk, 104. artikuluko a) atalarekin bat, eta atzera egiteko arrazoiak justifikatu beharrik gabe.

Eskubide hori egikaritzeko, eta betiere aurreko paragrafoan ezarritako epearen barruan, zerbitzua guztiz amaituta dagoenean salbu, VALMESAk haren eskura jarritako inprimaki-eredua erabil dezake BEZEROAk, edo kontratua bertan behera uzteko bere nahiaren berri ematen duen adierazpen garbia egin dezake.

VALMESAk berariaz jakinarazten dio BEZEROAri, kontratuaren helburua zerbitzu bat ematea denez eta, gainera, zerbitzu hori bezeroaren zehaztapen partikularretatik abiatuta diseinatu denez, atzera egiteko eskubidea ez dela egikarituko zerbitzua guztiz amaituta badago, Kontsumitzaileak eta Erabiltzeak Defendatzeko Testu Bateginaren 103.1. artikuluak ezartzen duenarekin bat.

Hori dela eta, baldintza hauek onartzean bezeroak berariazko baimena ematen du eskatutako zerbitzuak berehala ematen hasteko; era berean, baldintzak onartzeak esan nahi du bezeroak badakiela eta onartzen duela zerbitzua amaituta dagoenean, 14 eguneko epearen barruan egon arren, ezingo duela kontratua atzera bota.

Nolanahi ere, zerbitzua hasita badago eta Bezeroak epearen barruan bere eskubidea erabiliz kontratua atzera botatzea erabakitzen badu, Valmesak kobratu egingo dio teknikariak dagoeneko egin duen bisitaren zenbatekoa, baita dagoeneko egin diren eta kuantifikagarriak diren beste gastu edo izapide batzuk ere; kobratuko den zenbatekoa kontratatutako zerbitzuaren araberakoa izango da, eta administrazio-gastuak estaltzera bideratuta egongo da (enkarguak sortzea eta bertan behera uztea, eta ordainsariak itzultzeko kudeaketak).

 

CONFIDENCIALIDAD.

Kontratatutako zerbitzuak emateko eskuratzen duen informazio guztia konfidentzialtasun osoz tratatzeko konpromisoa hartzen du VALMESAk, eta beti gure Pribatutasun Politikarekin bat. Hemen kontsulta daiteke gure Pribatutasun Politika.

 

SEGURTASUN POLITIKA.

Bezeroekiko komunikazio guztietan segurtasuna bermatzen du VALORACIONES MEDITERRANEO SA enpresak. Enkriptazio-sistema baten bidez hirugarrenek datuetara sarbidea izatea eragozten duen SSL segurtasun-estandarrean oinarritutako zerbitzari seguru batean egingo dira datuen eragiketa guztiak.

 

ESKUMEN ETA LEGE APLIKAGARRIA.

VALMESAren webgunearen bidez eta Baldintza hauen mende egiten diren erosketak Espainiako legediaren mende daude.

Salmenta Baldintzak eta haien baitako kontratuak aplikatzeko edo interpretatzeko garaian eztabaida edo desadostasunen bat gertatzen bada, kontsumitzailea bizi den lekuko –Espainian– epaitegiek izango dute eskumena.